BPTD barrutiaren berrindustrializazioa bultzatzeko asmoz (Debabarrenean eta inguruko eskualdeetan)
Atzo asteazkena, hilak 8, BPTD (Basque Precision Technology District) enpresen arteko elkartearen sorrera-ekitaldia egin zen. Elkartearen helburua izango da Debabarreneko eta inguruko eskualdeen berrindustrializazioa bultzatzea.
Elkarteak 27 enpresa sortzaile ditu:
Agme, Apel, Codesyntax, DanobatGroup, Debegesa, Delteco, Eitek Informática, Engranajes Ureta, Etxe-Tar, Electricidad Gorosabel, Grip On Tools, Grupo Unceta, Gurelan, Hre Hidraulic, Jaz Zubiaurre, Grupo Kirol, Manufacturas Resort, Microdeco, Rec Accesorios, Somabe, Talka Media, Urkotronik, Electricidad Urki, Mecánicas de Precisión Bikain, Industrias Mail, Tornillería Oruesagasti, Beltrán Ascensores eta Montacargas.
Halaber, Eibarko Udalaren, Ermuko Udalaren, Bic Gipuzkoaren, IK4-Teknikerren, MTAren, Armeria Eskolaren, Armeria Eskolako Elkartearen eta beste kolaboratzaile batzuen laguntza ere jaso du. Hauek guztiek BPTDren definizioan lagundu dute eta proiektuaren partaide izango dira ofizialki sorrera honen ondoren.
Atzo onartu zen zuzendaritza batzordea arduratuko da elkartea martxan jartzeaz. Batzordearen eraketa: Eduardo Zubiaurre (Jaz Zubiaurre) lehendakaria, Carlos Abad (Urkotronik) idazkaria/diruzaina; eta azkenik, batzordekideak: Xabier Alzaga (Danobat Group), Manu Egaña (Grupo Kirol), Borja Emparan (Engranajes Ureta), Miguel Angel Arenas (Manufacturas Resort) eta Juan Angel Balbas (Debegesa).
Doitasun-mekatronikoan nazioarteko erreferente bihurtzea
Ekitaldiaren baitan, Eduardo Zubiaurre Elkarteko lehendakariak taldearen ikuspegia azaldu zuen: BPTD distrito edo barrutia “Doitasun-mekatronikoan” nazioarteko erreferente gisa posizionatzea. Ikuspegi honek lau lan ildo nagusi ditu:
Honela, BPTD Elkarteak bat egin du Debegesa Garapen Agentziak sustaturiko Basque Precision Technology District (BPTD) egitasmoarekin. Helburu nagusia Debabarreneko industria-sektorea sustatzea eta merkatu globalean eskualdearen gaitasun lehiakorraren posizionamendua laguntzea da.
BPTD elkartea gaur egungo berrindustrializazio eta distrituko enpresen lehiakortasun ekosistema osatzera dator, enpresarien ikuspegia eta hitza integratzen duen erreminta batekin.
BPTD elkartearen sorrerak ekosistema industriala osatzen dutenen lankidetza eta lerrokatzea du estrategia bezala; distrituko enpresak, organismoak eta instituzioak, “Lan marko berri, berritzaile eta iraunkor baten sorrerarentzako, industria ekonomiaren hazkundearen zerbitzura”.
Enpresariek BPTD Elkartean duten zeregina funtsezkoa izango da; eskualdeko ekonomiaren norabidearen zehaztapenean, bilaketa proaktiboan eta doitasun-mekatronikoarekin lerrokatutako enpresa-proiektu berrien kolaborazioan.
Elkarte honen sorrerarekin, BPTD elkarteak laguntza jasotzen jarraituko du, horretarako ekosistema industrialeko enpresa zein bestelako sozio kolaboratzaileen elkarlana eta konpromisoa bilatuz.