Enpresa ekintzaile programa izenburua duen ekimenaren helburua da: enpresetan barne-ekintzailetzako ekimen bat ezartzeko esparru nagusiak kontuan hartuko dituen proiektu pilotu bat ekitea.
Programa honek zure enpresak egunerokotasunean barneratu behar dituen funtsezko alderdiak jorratuko ditu, antolaketa arinagoa izan dadin, eta inguruneak eskaintzen dizkizun aukerak aprobetxatzen laguntzen dizu, berrasmatzeko, mantentzeko eta lehiatzeko abantailak sortzeko.
Nori zuzendua.:
Enpresa ekintzaile programak 4 saio ditu eta Debegesaren instalakuntzetan egingo dira, Eibarren. Saioak Iñaki Azpiazuk (Hub Advisory) emango ditu.
AZAROAK 24 [9:00-12:00] // Estrategia saioa.
Ongi etorria:
Leyre Madariaga Gangoiti (Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria)
Xabier Alzaga (BPTD Enpresa Elkarteko partaidea eta Danobat Group-eko zuzendaria)
ABENDUAK 2 [9:00-11:00] // Kultura eta pertsonen arloko saioa.
ABENDUAK 16 [9:00-11:00] // Ideiak eta proiektuak lantzeko saioa
ABENDUAK 21 [9:00-11:00] // Ingurunearekiko loturak saioa eta itxiera jardunaldia