BPTD Enpresen Elkartea (Basque Precision Technology District) Debabarrena eskualdeko enpresari-talde baten ekimenari esker sortu zen, 2019ko maiatzaren 8an. Elkartea BPTD estrategiaren parte da eta barrutian industria-jarduera berria sortzen lagundu nahi dugu, gure lurraldea nazioarteko erreferente gisa kokatzeko, doikuntza-teknologiei dagokienez. Elkarlanaren bitartez, bereizten gaituen elementua, hiru jarduketa-eremu nagusi lantzen ditugu: jarduera ekonomikoaren sorrera, berrikuntza eta talentua.
Ekintza-lerroak

Talentua
Prestakuntza-ahalmenak sendotzen eta enpresen premiekin lerrokatzen ari gara, talentua, sortu, atxiki eta erakartzeko.

Jarduera ekonomikoaren sorrera
Lankidetzan ari gara enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, dagoeneko finkatuta dauden enpresei zein ekintzaile berriei lagunduz.

Berrikuntza
Proiektu estrategikoak garatzen ditugu doikuntza-teknologien arloan, barrutian dauden baliabideak beharrezkoak diren beste batzuekin osatzeko eta nazioartean erreferentzia izateko.
Zenbakiak
38
Bazkide
5
Proiektu martxan
+3050
Lanpostu baino gehiago sortu dituzte enpresa/erakunde elkartekideek
BPTD ENPRESEN ELKARTERA ONARPEN-ESKAERA BIDALI
Formulario
Batzordea
Eibarko Udalaren babesarekin sortutako atala