Euskadiren Erdialdean
Euskadi, munduko eskualderik aurreratuenetako bat, 81. lekuan dago biztanleko BPGari dagokionez ELGEko 330 eskualderen artean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren txosten baten arabera. Beraz, errenta-maila handiko eskualdeetan bizi den biztanleriaren % 5,4aren barruan dago, herrialde aberatsen klub deritzon taldearen barruan.
Euskadiko hiriburuen artean, erdibidean, Basque Precision Technology District kokapen estrategiko batean dago, etengabe hobetzen ari diren komunikazio bikainei esker, eta aireportu nagusietatik hurbil baitago.
Lurzoru erabilgarri asko eta birgaitzeko interesgarriak diren eraikinak ditu barrutiak, eta, horren ondorioz, aukera askoko lekua da.
MICE eskaintza handia du (batzarretarako esparruak eta, enpresen eskura, askotariko azpiegiturak), bai balio handiko natura-inguruneetan eta kostaldean, bai ezin hobe konektatutako hirietan.
Gainera, bizi-kalitate aparta eta identitatea eta kultura ere kontuan hartuta, barrutiak erakargarritasun paregabea du.

langile industrian
aireportu hurbil
Industria-establezimendu
barrutiko industriak sortutako balio erantsi gordina
ITURRIA: Eustat. Udalerrietako BPG, 2019
Doikuntza Ingeniaritza
RIS3 Euskadi estrategiaren esparruan, Basque Precision Technology District barrutia fabrikazio aurreratuaren arloan nabarmentzen da, gure enpresek 4.0 industriako teknologia berritzaileak erabiltzen baitituzte, bai fabrikazio-prozesuetan, bai produktuetan beraietan.
Zehazki, hainbat produkzio-esparrutan doikuntza-teknologiak gure industria-jardueraren gakoa izan dira eta badira, gure industriako balio sortzaile nagusiak izateaz gain. Erreferentziazko ikerketa-zentroen laguntzarekin, teknologia horiek eraldatu eta merkatuaren eskarietara egokitu dira. Horri esker, armagintza-sektorea abangoardiako beste sektore batzuetara igaro ahal izan da, esaterako: makina-erreminta, automobilgintza, aeronautika, sektore aeroespaziala, robotika edo ekipo-ondasunen sektorea.
Hazi zure negozioa,
etorri eta ezagutu gaitzazu
Fabrikatzaileak gara
Gure sustraietan, “ondo egitea” dago; egiten ditugun produktu guztien bidez munduan zehar ibiltzen dena, gure mugez beste aldera joaten dena, eta gure industria-kulturaren bereizgarri dena.
Honako hauek dira gure ekosistema industriala osatzen duten agente nagusiak: 2 zentro teknologiko, lanbide-hezkuntzako 6 zentro, transferentzia teknologikorako zentro 1, hainbat sektoretan punta-puntakoak diren enpresa ugari eta industria laguntzailearen sare oso bat.
Gure produkzio-baliabideak merkatuaren negozio-aukera berrietara bideratzen ditugu, edozein fabrikazio-proiekturi aurre egiteko aukera emango digun industria-ekosistema bat sortuz.
Industriaren aldeko apustua

Lurralde-posizionamendua
Gure industria-izaera indartzea eta barrutia erreferente gisa posizionatzea nahi dugu, doikuntza-teknologien diseinuari, garapenari eta fabrikazioari dagokionez.

Internazionalizazioa
BPTD doikuntza-teknologietan nazioarteko erreferente gisa kokatzea nahi dugu.

Elkarlana
Kideak diren enpresen arteko lankidetza sustatzen dugu.

Aliantzak
Aliantza estrategikoak sortzea babesten dugu.

Enpresa-jarduera sortzea
Enpresa-jarduera sortzea sustatzen dugu, espazio estrategikoak eta barrutiko ekosistema aberatsaren bertuteak indartuz.

Berrikuntza
Berrikuntza-prozesuak oso garrantzitsuak direla sute dugu, nazioarteko erreferenteak izateko.

Talentua
Talentu espezializatua erakarri eta atxiki nahi dugu, prestakuntza-gaitasunak indartuz.

Eskualdearen garapena
Barrutiko ekonomiaren, gizartearen, kulturaren eta turismoaren garapena babesten dugu.