Industria-ekonomiaren hazkunde iraunkorra bultzatzen
Nazioartean ezaguna den ekintzailetza-tradizio batean eta ekosistema sozioekonomiko paregabe batean oinarrituta, Basque Precision Technology District Debabarreneko eskualdean produkzio-ekonomia bideratzeko modu berezia adierazten duten eragile publikoen eta pribatuen apustua da.
Eskualdeko ekonomiaren hazkunde iraunkorra sustatzeko asmo garbiarekin, industria-sarearen lehiakortasuna hobetuz. Besteak beste, doitasun-teknologien, 4.0 industriaren, robotikaren eta automatikaren alde egiten.

Kudeatzen du

Debabarreneko Garapen Agentziak, Debegesak, kapital publikokoak, ekimen hau sustatu, zentralizatu eta kudeatzen du, barrutiko zortzi udalen izenean: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.
Finantzatzen du

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bidez, Eusko Jaurlaritzak ekimen hau babesten du, gure ahalmenen araberako eta euskal gizartearen behar eta nahien neurrirako lehiakortasun-eredu berrirako estrategiaren baitan.
Sustatzen dute
Enpresak eta erakundeak
Zentro teknologikoak eta transferentzia teknologikoko zentroak. Ekintzailetza teknologikoak
Prestakuntza teknologikoko eta lanbide-heziketako zentroak