tecnologías de precisión

Doikuntza-teknologiak

Balioa sortzen doikuntza-teknologien bidez

Hainbat produkzio-esparrutan, doikuntza-teknologiak gure industria-jardueraren gakoa izan dira eta badira. Doikuntza-teknologia horiek balioa sortzen dute gure industrian. Erreferentziazko ikerketa-zentroen laguntzarekin, teknologia horiek eraldatu eta merkatuaren eskarira egokitu dira. Horri esker, armagintza-sektorea robotikara, automatikara eta abangoardiako beste sektore batzuetara igaro ahal izan da, makina-erreminta bakunetatik bost ardatzeko egungo makinetara edo fabrikazio gehigarrira.

Balio erantsiko produktuak, mekatronikan oinarrituak

Barruti honetako enpresek badakite sistema mekatroniko konplexuak diseinatzen eta sektore estrategikoetan integratzen, hala nola makina-erremintan, automobilgintzan, aeronautikan, sektore aeroespazialean, energia-sektorean eta osasun-sektorean. RIS 3 Euskadi estrategiaren esparruan, Basque Precision Tecnology District barrutia fabrikazio aurreratuaren arloan nabarmentzen da, gure enpresek 4.0 industriako teknologia berritzaileak erabiltzen baitituzte, bai fabrikazio-prozesuetan, bai produktuetan beraietan.

//]]>