EKOSISTEMA PAREGABEA

Basque Precision Technology District (BPTD) Debabarrena eskualdeko agente publiko-pribatuek partekatutako estrategia da, zeintzuek ekonomia produktiboa bideratzeko modu propio bat ordezkatzen duten. Elkarlanean aritzearen aldeko apustua egiten dugu, doikuntza-teknologietan erreferentea eta punta-puntakoa den eskualde industrial bat izateko.

Hainbat produkzio-esparrutan doikuntza-teknologiak gure industria-jardueraren gakoa izan dira eta badira. Doikuntza-teknologia horiek balioa sortzen dute gure industrian. Erreferentziazko ikerketa-zentroen laguntzarekin, teknologia horiek eraldatu eta merkatuaren eskarira egokitu dira. Horri esker, armagintza-sektorea abangoardiako beste sektore batzuetara igaro ahal izan da, esaterako: makina-erreminta, automobilgintza, aeronautika, sektore aeroespaziala, energetikoa edo osasunarena.

Barrutiak ingurune atsegin bat sortzeko apustua egiten du, indar handiko ibilbide profesional bat garatzeko aukerak eskaintzeaz gain, bizitzeko leku erakargarriak dituena.

 


Fabrikatzaileak gara

Gure sustraietan, “ondo egitea” dago; egiten ditugun produktu guztien bidez munduan zehar ibiltzen dena, gure mugez beste aldera joaten dena, eta gure industria-kulturaren bereizgarri dena.

Gure produkzio-baliabideak merkatuaren aukera oroko berrietara bideratzen ditugu, gure industria-ekosistemak hurbileko zerbitzu ona emateko eta edozein fabrikazio-proiekturi aurre egiteko aukera ematen baitigu.

Berezitasun honi esker, gure barrutian honako enpresen presentzia izan dugu: Danobatgroup, bezalako enpresa-taldeak, Etxe-Tar Group, Grupo CIE, Grupo Egile, Grupo Mek, Maher Holding, Grupo Cometel edo EPC Group eta euren sektorean punta-puntakoak diren enpresak, Orbea, ABC CompresoresJaz Zubiaurre, Masermic, Microdeco edo AVS Added Value Solutions besteak beste, hauek gure fabrikatzeko gaitasuna berresten dute.

Euskadiren Erdialdean

Euskadi, munduko eskualderik aurreratuenetako bat, 81. lekuan dago biztanleko BPGari dagokionez ELGEko 330 eskualderen artean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren txosten baten arabera. Beraz, errenta-maila handiko eskualdeetan bizi den biztanleriaren % 5,4aren barruan dago, herrialde aberatsen klub deritzon taldearen barruan.

Euskadiko hiriburuen artean, erdibidean, Basque Precision Technology District kokapen estrategiko batean dago, etengabe hobetzen ari diren komunikazio bikainei esker, eta aireportu nagusietatik hurbil baitago.

Lurzoru erabilgarri asko eta birgaitzeko interesgarriak diren eraikinak ditu barrutiak, eta, horren ondorioz, aukera askoko lekua da.

MICE eskaintza handia du (batzarretarako esparruak eta, enpresen eskura, askotariko azpiegiturak), bai balio handiko natura-inguruneetan eta kostaldean, bai ezin hobe konektatutako hirietan. Gainera, bizi-kalitate aparta eta identitatea eta kultura ere kontuan hartuta, barrutiak erakargarritasun paregabea du.

9595

langile industrian


ITURRIA: Eustat. Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (JED, 2018)
4

aireportu hurbil


Distantziak: Bilbo (48 Km), Donostia (55 Km), Gasteiz (55 Km), Biarritz (100 Km)
130%

produktibitatea, langile bakoitzeko


Euskadi, EB-28ko % 100arekiko
ITURRIA: www.spri.eus

697

industria-establezimendu


ITURRIA: Lan, Immigrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioa. 2018
39.2%

barrutiko industriak sortutako balio erantsi gordina


*EAE = % 24,26
ITURRIA: Eustat. Udalerrietako BPG, 2019

Hazi zure negozioa, etorri eta ezagutu gaitzazu.


KUDEATZEN DUTE

FINANTZATZEN DUTE

SUSTATZEN DUTE

Enpresak eta erakundeak

Zentro teknologikoak eta transferentzia teknologikoko zentroak. Ekintzailetza teknologikoak

Prestakuntza teknologikoko eta lanbide-heziketako zentroak

logo-uni-eibar-ermua
//]]>