
Non gaude
Euskadiren erdialdean
Euskadi, munduko eskualderik aurreratuenetako bat, 81. lekuan dago biztanleko BPGari dagokionez ELGEko 330 eskualderen artean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren txosten baten arabera. Beraz, errenta-maila handiko eskualdeetan bizi den biztanleriaren % 5,4aren barruan dago, herrialde aberatsen klub deritzon taldearen barruan.
Euskadiko hiriburuen artean, erdibidean, Basque Precision Technology District kokapen estrategiko batean dago, etengabe hobetzen ari diren komunikazio bikainei esker, eta aireportu nagusietatik hurbil baitago.
Lurzoru erabilgarri asko eta birgaitzeko interesgarriak diren eraikinak ditu barrutiak, eta, horren ondorioz, aukera askoko lekua da.
MICE eskaintza handia du (batzarretarako esparruak eta, enpresen eskura, askotariko azpiegiturak), bai balio handiko natura-inguruneetan eta kostaldean, bai ezin hobe konektatutako hirietan. Gainera, bizi-kalitate aparta eta identitatea eta kultura ere kontuan hartuta, barrutiak erakargarritasun paregabea du.

pertsonak egiten dute lan industrian
aireportu hurbil
– Bilbo-Bilbao: 48km –
– Donostia-San Sebastián: 55km –
– Vitoria-Gasteiz: 55km –
– Biarritz: 100km –