Debabarreneko industria-enpresen topaketarik handiena ospatu zen ostiralean Eibarren BPTDren Batzar Nagusian

Ekainak 2an, ostirala, Debabarreneko industria-enpresek osatzen duten BPTD Enpresa Elkarteko Batzar Orokorra egin zen eta eskualdeko 80 enpresen ordezkariak bildu ziren bertan.

EHUko Eibarko ataleko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan eta Uni Eibar-Ermuako instalakuntzetan egin zen pasa den ostiralean, hilak 2, Basque Precision Technology District enpresa-taldearen enpresa-batzarra. Eskualdeko punta-puntako enpresetako 80 ordezkari izan ziren ekitaldian. Iñigo Perez-Arreguik, duela gutxi BPTDko lehendakari kargua hartu duenak, nabarmendu du “sinetsirik dagoela Debabarrenak beharrezko zumeak dituela elkarte honen bidez ekintza garrantzitsuak egin ahal izateko. Debabarrenak “enpresa-sare sendoa du, puntako ikastetxeak, erreferentziazko zentro teknologikoak… eta ahalik eta gehien aprobetxatu behar ditugu” esan du.

Batzar horretan ekintzailetzan jarri da fokua, Debabarrena beti izan baita pertsona eta enpresa ekintzaileez osatutako lurraldea. “Pertsona horiek negozio-ideiak hautematen jakin dute, eta beren proiektuak aurrera eramateko beharrezko laguntzak bilatu dituzte. Laguntza horien artean, ezagutza-transmisioan, kontaktu-sarean eta abarretan oinarrituta negozio berriak sortzen lagundu duten pertsonen sarea nabarmentzen da. Azken finean, askotan beren proiektuak abian jarri nahi zituzten pertsonekin modu altruistan lan egin duten pertsonak izan dira”, azaldu du Cristina Zumetak, Elkarteko Idazkaritza Teknikoko arduradunak.

Ekimena jarduera ekonomikoa sortzeko iturri gisa

Alde horretatik, BPTD Elkarteak aurrerapauso bat eman nahi du eta Distrituan hain emaitza onak eman dituen ekintzaileei laguntzeko sare hori berreskuratuko du. Ekintzailetza BPTDko enpresen barruan sortzen dena, enpresa propioa abiarazteko edota enpresatik kanpo sortzen dena. Horrela, eskualde honetara industria-erreferente izatera ekarri gaituen esentziaren zati bat berreskuratuko dugu.

Hala, Debegesa, Debabarreneko Garapen Agentziaren MAKE IN! programan parte hartu duten pertsonen proiektu ekintzaileak aurkeztu zituzten. Programa horren helburua da negozio-ideiak azkartzea, aholkularitzaren, prestakuntzaren eta enpresekin zuzeneko harremanaren bidez. Eta programan parte hartu duten bi pertsonak ere beren esperientzia kontatu dute, bata ekintzaile gisa eta bestea aholkulari gisa.

Gainera, Eibarko Armeria Eskolan eta Eibarko Unibertsitate Laboralean eta Uni Eibar-Ermua  eta Mondragon Unibertsitatean ikasi duten bi ikasle ohiek ere parte hartu dute, euren ekintzailetza-kasu arrakastatsuak azaldu zituzten. Tarte horretan enpresen eta ikastetxeen arteko lankidetzari buruz hitz egin da talentua garatzeko eta erakartzeko erraminta gisa.

Proiektu berriz betetako 2023a

Patxi Alkortak (UPV/EHUko Eibarko atalean Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (GIE) Kanpo Harremanetako koordinatzaile eta arduraduna) eta Sorkunde Verak (Uni Eibar-Ermuko Zuzendariordea) zabaldu dute batzarra, eta lehenengo zatian 2022ko balantzea egin da eta 2023ko proiektuen laburpena egin da.

Elkarteak ez du mugarik

Lehendakariak nabarmendu du, halaber, Elkartea “lurralde-mugarik gabeko” enpresa-indar gisa sortu zela, eta, beraz, hilabete hauetan lehen harremanak izan dituztela beste elkarte batzuekin, hala nola Armeria Eskola, Enpresare, Bailara eta Goierri Valleyrekin.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzaren bitartez antolatu da: