
Jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren eta esparruen aukerak
Lurzorua, hiri-partzelak, eraikitako pabilioiak eta birgaitzeko interesgarriak diren eraikinak direla eta, barrutiak aukera asko ematen ditu jarduera ekonomiko berriak kokatzeko.
Kokatu zure negozioa
*Kontsulta mota

Balio-katearen kontzentrazioa
BPTDan, balio-kate osoa biltzen da. Hasiera-hasieratik edozein pieza diseinatzeko eta egiteko behar den sare industrial eta laguntzaile biltzen da. Balio handiko egoera da barrutiko enpresa guztientzat.

MICE (Topaketak, Pizgarriak, Batzarrak, Azokak)
Debabarreneko eskualdea kokapen bikainean dago, eta hainbat leku ditu bilerak, konferentziak, batzarrak eta bestelako ekitaldiak egiteko. Horri esker, eskualdea MICE helmuga interesgarria da, enpresen eta bisitarien beharrizan guztietara ezin hobe egokitzen baita.
Todo a un paso – Dena eskura
Kokapen estrategikoari esker, oso erraza da Debabarreneko eskualdeko zortzi udalerrietara iristea, baita haietako batetik bestera joatea ere.
Debabarreneko eskualdea Euskadiko paisaia-, kultura- eta tradizio-aniztasunaren mosaiko aparta da. Debabarrenak asmatu egin du bere mila urteko identitateari eusten eta eskaintza erakargarri bihurtzen: itsasoa mendiarekin, kultura tradizioarekin eta artea gastronomiarekin uztartzen dira.