We Make!

Gure sustraietan, “ondo egitea” dago; egiten ditugun produktu guztien bidez munduan zehar ibiltzen dena, gure mugez beste aldera joaten dena, eta gure industria-kulturaren bereizgarri dena.

Gure produkzio-baliabideak merkatuaren aukera oroko berrietara bideratzen ditugu, gure industria-ekosistemak hurbileko zerbitzu ona emateko eta edozein fabrikazio-proiekturi aurre egiteko aukera ematen baitigu.

Horri esker, enpresa-talde handiak eta euren sektoreetan aitzindariak diren enpresak sortu dira gure barrutian, gure fabrikazio-ahalmenaren adierazgarri. Hona hemen talde eta enpresa horietako batzuk: Danobatgroup, Etxe-Tar Group, Grupo CIE, Grupo Egile, Grupo Mek, Maher Holding, Grupo Cometel, EPC Group, Orbea, ABC CompresoresJaz Zubiaurre, Masermic, Microdeco eta AVS Added Value Solutions.

Fabrikatzaileak gara

Debabarrena Euskadiko industria-garapenaren gune nagusietako bat izan da. Mendeetan zehar, armagintza izan da eskualdeko espezializazio handia. Industria horretatik, askotariko produktuak eta hainbat enpresa-mota sortu dira.

Hamarkadetan zehar lortutako ezagutzak eta trebezia gabe, ezinezkoa izango zatekeen eskualdeko industria-dibertsifikazioa. Halaber, eskualdeko biztanleen izaera ekintzailea erabakigarria izan da.

Enpresen gida

Debabarreneko enpresen gida. Debegesa:


Sartu